Metodologia
Hezkuntza-jarduerak
% 100 On-line modalitatean ematen dira.
Jarduera bakoitzak irekita egoteko denbora bat dauka esleituta. Inskribatutako pertsona
jardueran sartzen den unean hasten da jarduera amaitzeko esleitutako denbora.
Ikaskuntza-metodologiaren oinarria kampusean argitaratutako edukiak irakurtzea eta ulertzea da, bai eta eskuratutako ezagutzak ariketen eta ebaluazio-proben bidez baloratzea ere.
Ebaluazio-ariketak edo -probak gainditu behar dira hezkuntza-jarduera egiaztatzen duen ziurtagiria lortu ahal izateko. Tutore bat izango da harremanetan jartzeko, zalantzak argitzeko.
Hezkuntza-jarduera amaitu ondoren, ikaslearen aprobetxamendu-ziurtagiria emango da.
Eskaintzen ditugun oinarrizko ikastaroak enpresaren prebentzio-eginkizunak bere gain hartuko dituzten langileei zuzenduta daude, autonomoak barne, enpresaburuak esleitutako edo bere gain hartutako langilearen modalitatearen bidez, eta prebentzio-plataformaren osagarri prevención10.
Jardueren atalean, eskuragarri dauden hezkuntza-jarduerak ikus daitezke. Horietakoren bat egin nahi baduzu, izena eman behar duzu jarduera bakoitzetik.
Gogoratu izena emateko beharrezkoa dela enpresa Mutualiako kide izatea izena emateko unean.